2025.02.19

Berriak

Nazioartekotzea

Ezpalak BIME Bogotan izango da, BASQUE. MUSIC.-en eskutik.

Gehio irakurri

Ezpalak taldeak BIME Bogotaren hurrengo edizioan parte hartuko du, 2025eko maiatzaren 6tik 9ra, BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase batekin.

Musika Industriaren Nazioarteko BIME Topaketa duela hamairu urte eman zion hasiera Bilbon, eta Amerikako kontinentean laugarren edizioa ospatuko du aurten maiatzean.

Ezpalak 2024ko udazkenean argitaratu zuen ‘Gatza’ bere laugarren diskoa. Lan berri hau beraien zigiluarekin (Patana Records) autoeditatu duten lehena da eta 2025eko apirilean hasiko dute aurkezpen bira. Maiatzaren 6ean aurkeztuko dute diskoa Kolonbiako hiriburuan.

BIMEk 50 herrialde baino gehiagoko musika-industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotan gauzatuko den edizioaren programak bere horretan mantentzen ditu nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea. Ezaugarri hauek merkatuaren baitan jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, musika grabatua eta zuzenekoa, plataformak, startupak edo lege-esparruak, horiek baitira paneletan, tailerretan eta master-class-etan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.

BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Ezpalak BIME Bogotan izango da, BASQUE. MUSIC.-en eskutik.

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Ezpalak BIME Bogotan izango da, BASQUE. MUSIC.-en eskutik.

Default content