Girando Por Salas herri-musiken nazio mailako zirkuituak talde eta bakarlariei zuzendutako 13. deialdia zabaldu du.
Edizio honetan parte hartu ahal izateko, taldeek eta artistek gehienez 3 LP izan beharko dituzte, eta gutxienez 6 abesti edo 25minutuko EP bat. Halaber, azken argitalpena 2019ko urtarrilaren 1a baino geroagokoa izan beharko da. Deialdia 2022ko irailaren 19ra bitarte egongo da irekita (18:00ak arte).
Girando Por Salas Arte Eszenikoen Institutu Nazionalaren ekimena da, eta edozein musika-estilotako artista berriei laguntzea du helburu, kontzertuak antolatzeko laguntzen bidez.
Horrez gain, aretoei zuzendutako deialdia irailaren 27an, asteazkena, irekiko da.
Kontsulta itzazu oinarri guztiak esteka honen bidez.