Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen hausnarketa-jardunaldia. Nazioarteko topaketa honek elkarrizketa-gune bat proposatzen du ekimen horiek gure komunitateetan duten eraginari buruz eta espazio inklusiboagoak, jasangarriagoak eta sortzaileagoak sortzen nola lagun dezakegun azaltzeko.
Jardunaldia azaroaren 21ean (osteguna) izango da, 18:00etan, Donostiako Dabadaba aretoan, ingelesez eta gaztelaniaz.
Hauek dira parte hartzen duten kolektiboak:
Spook (Valentzia), Sexy Lady Massive (UK), Panke Culture (Berlin), Me Siento Extraña (Barcelona), Poing Club (Rotterdam), Lagrima (Madrid) eta Dengo Club (Lisboa).
Izen-ematea doan da eta esteka honen bidez lor dezakezu zure sarrera.