Lamia Mari artista Euskal Herria ordezkatzeko aukeratu dute Dantz Point Helsingborg (Sweden) 2025 nazioarteko ekitaldian, BASQUE. MUSIC. eta Dantz Kolektiboaren arteko lankidetza hitzarmenari esker.
Kontzertua irailaren 27an izango da, 18:30etan, Helsingborgeko (Suedia) St Mary 's Church-en.
Martxoan Donostian egin zen Dantz Network Congress-en hasitako prozesuaren emaitza da emanaldi hau. Lamia Marik bere proposamena aurkeztu zuen Trigger, Ines eta Monet euskal artistekin batera. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak aukera izan zuen bere proiektua defendatzeko sektoreko profesionalen aurrean pitching saio batean, eta showcase bat eskaintzeko Convent Garden espazioan.
Azkenik, Lamia Mari izan da nazioarteko jauzia egiteko eta Dantz Point 2025en programazioan parte hartzeko aukeratutako artista. Dantzek bultzatutako esperientzia artistiko berritzaileen sare europar baten barruan dago hitzordu hori.
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua da euskal musika-talentuaren nazioarteko presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea sektoreko merkatu eta ekitaldi garrantzitsuetan.
DANTZ POINT HELSINGBORG (SWEDEN) 2025
LAMIA MARI
Irailak 27 - Irailak 27, 18:30
St Mary 's Church
Doako sarrera – Doako sarrera