2024.09.06

Berriak

Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa

Gehio irakurri

Eskaintzaren deskribapena:

Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez.
Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektu arduradun teknikoa kontratatzeko lan-deialdia ireki du.

Lanpostuaren eginbeharrak:
Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:
▪ Musika Bulegoaren eskaintza: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea.
▪ Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
▪ Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei Sail arduradunari jakinaraztea eta berarekin lehen lanketa egitea.
▪ Balizko elkarlanak: eskaintzan interesgarriak izan daitezkeen lankidetzarako balizko eragile estrategikoen azterketan saileko arduraduna laguntzea.
▪ Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea.
▪ Benchmarking: musika sektorean berritzaileak eta eredugarriak izan daitezkeen beste proiektuen azterketa gauzatzea.
▪ Kudeaketa ekonomikoa: proiektuen eta zerbitzuen aurrekontuak burutu eta jarraipena egin .
▪ Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea.
▪ Ordezkaritza espezializatua: sektoreko foro espezializatu ezberdinetan parte hartzea.
▪ Elkarteko barne batzordeak: elkartean dauden batzorde ezberdinen dinamizazioa.
▪ Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
▪ Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea.

Lan-baldintzak:
▪ Kontratu mota: aldi baterako kontratua, 6 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke.
▪ Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
▪ Soldata29.000 € – 32.000 € gordin urtean
▪ Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da.

Baldintzak:

Nahitaezkoa:
▪ Musika, arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea. Musikan goi mailako ikasketak lehenetsiko dira.
▪ Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
▪ Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez bi urteko esperientzia izatea
▪ Ofimatika programen erabilera menperatzea

▪ Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
▪ Ingelesean gutxienez B2 maila izatea

Baloratuko da:
▪ Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea. Bereziki Musika klasikoan eta garaikidean eskatuko da.
▪ Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
▪ Elkartegintzan eskarmentua izatea
▪ Teknologia berriekin eskarmentua izatea
▪ Euskara: C2 maila izatea
▪ Ingelesa: C1 maila izatea
▪ Frantsesean B2 maila
▪ B1 gidabaimena eta autoa izatea

Info +:
▪ Epea: irailaren 22an amaitzen da
▪ CV e-posta honetara bidali:  administrazioa@musikabulegoa.eus
▪ Urrian zehar lan egiten hastea aurreikusten da.

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa

Default content