2025.06.02

Berriak

Gaurkotasuna

Marmitako Trap Banda, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa saria 2025

Gehio irakurri

Marmitako Trap Banda-k irabazi du Musika Bulegoa 2025 saria, VillaSoundBilbao proiektuaren barruan.

Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du. Oraingo honetan, Marmitako Trap Banda taldeak eskainiko duen kontzertua Donostiako Dabadaba aretoan burutuko da 2025ean (oraindik data zehazteke dago).

Marmitako Trap Banda

Marmitako Trap Bandaren Urban / Rap soinuak elkartu nahi dituen proiektua da, Urban Band formatuan eta zuzeneko musikarekin. Taldea, hiru zutabeetan oinarritzen da: Urban musikaren soinuak, zuzeneko taldeen magia eta taldearen beraren sustraiak (Euskara, euskal kultura...). Taldearen eraginen artean 'Ca7riel, Paco amoroso, Vinocio, Caliope Family, Dano, etab. aurkitzen dira.

Taldea hirukote batek osatzen du;  Baxua (Iñigo Tellaetxe), Bateria (Aitor Brochado) eta Ahotsa (Guillermo Cabrales), nahiz eta normalean inguruko hainbat musikari eta artistekin kolaboratzen duten.

2023an inguruko artista ezberdinekin lanean hasi dira eta 2024an - 2025ean ''MARMITAKO'' izeneko EP-arekin kaleratuko dituzten abesti propioak egitea erabaki dute. Gaur egun Urban generoko abestien bertsio propioak egiten ditu Youtubeko ''Mondongo” saioan ikus daitekeen bezala eta ''MARMITAKO'' EP propioan entzun daitekeen bezala.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Marmitako Trap Banda, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa saria 2025

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Marmitako Trap Banda, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa saria 2025

Default content