2026.03.18

Berriak

Basque.Music

Marte Lasarte, BIME Bogotan BASQUE.MUSIC.-en eskutik

Gehio irakurri

Marte Lasarte taldeak BIME Bogota-ren hurrengo edizioan parte hartuko du, 2026ko maiatzaren 5etik 7ra, BASQUE.MUSIC. plataformak antolatutako showcase batekin.

Duela hamalau urte Bilbon hasitako BIME Musika Industriaren Nazioarteko Topaketak bosgarren urtez jarraian ospatuko du bere edizioa Amerikako kontinentean maiatzean.

Borja Antonen eta Pello Armendarizen proiektua da Marte Lasarte, Skakeitanen 15 urte baino gehiago elkarrekin eman ondoren. 2023an ekin zioten berriro lankidetzari, eta, lehen abestiak grabatu ondoren, 2024an “Basamortua” eta “Marte Lasarte” singleak argitaratu zituzten. Etapa honetan banda handitu zuten Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (Skakeitan, ETS, Tierra Santa, La Oreja de Van Gogh, Gari...) gehituz. Urte horretan kaleratu zuten lehen diskoa, “Ez da besterik”. 2025ean BIME Bilbon parte hartu zuten, BASQUE.MUSIC.-ekin batera, eta 2026an Artistas en Ruta zirkuituaren barruan arituko dira oholtzan. Taldearen azken argitalpena “Errepide” da, Sia Luarekin batera.

2024ko edizioan, BIME Bogotak 25 herrialdetako 2.200 profesional bildu zituen, musika sektoreko 1.000 enpresaren ordezkaritzarekin eta hirian antolatutako showcasetara eta kontzertuetara 5.000 pertsona baino gehiago joanda.

BASQUE. MUSIC Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Marte Lasarte, BIME Bogotan BASQUE.MUSIC.-en eskutik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Marte Lasarte, BIME Bogotan BASQUE.MUSIC.-en eskutik

Default content