Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musi-Meet topaketaren bigarren edizioa antolatu du, Donostiako San Telmo Museoan, urriaren 20an. Topaketa honek musika-sorkuntza garaikidearen egoera aztertzea du helburu, hainbat ikuspegitatik eta sektoreko erreferenteen eskutik. Konposizioaren azken joeretatik musika garaikidearen programazioaren erronketara, musika esperimentalen eta abangoardiakoen esparruan lan egiten duten konpositore eta profesionalek dituzten erronken erradiografia eguneratua eskainiko du eguneko programak.
Hitzaldi eta mahai-inguruetarako sarrera librea da eta parte hartzeko posta elektroniko bat bidali behar duzu honako helbide honetara: info@musikagileak.com (urriaren 18ra arte). Eduardo Chillidari eskainitako azken kontzerturako sarrerak 3 €-ko kostua izango du.
Programazio osoa hemen kontsulta dezakezu.