2026.01.26

Berriak

MB Sariak

Musika Bulegoa sarietarako 160 proposamen jaso dira

Gehio irakurri

Musika Bulegoa elkarteak antolatutako ekimenaren hamagarren edizioak 160 lan jasota ixten du proposamenak aurkezteko epea. Euskal Herri osotik iritsitako lanak dira, eta estilo, formatu, hizkuntza eta profilen aniztasun zabala islatzen dute. Sari-banaketa ekitaldia ekainaren 4an izango da, Biarritzeko Atabal aretoan.

Jasotako proposamenek lurralde-, estilo- eta formatu-aniztasun handia erakusten dute. Jatorriari dagokionez, proiektuen %42,5 Gipuzkoatik iritsi dira, ondoren Bizkaiatik (%30,6) eta Nafarroatik (%13,8). Halaber, Iparraldetik (%7,5) eta Arabatik (%5,6) ere jaso dira, deialdiaren izaera zeharkakoa eta askotarikoa berretsiz.

Aurkeztutako lan motei dagokienez, disko osoek osatzen dute proposamenen erdia baino gehiago (%51,3). Ondoren datoz abesti bakarreko lanak (%16,9), EP edo iraupen laburreko diskoak (%12,5) eta zuzeneko lanak (%10). Era berean, idatzizko obra musikalak (%3,1), soinu bandak (%1,9) eta beste formatu batzuk (%4,4) ere aurkeztu dira.

Musika estiloen atalean, pop-rocka da nagusi, proposamenen %25ekin. Ondoren datoz musika alternatiboa/indie-a (%10,63) eta folk–world music-a (%10,63). Nabarmena da, halaber, musika klasiko garaikidearen presentzia (ia %9), baita musika elektronikoa (%7,5) ere. Gainerako proposamenak beste estilo eta fusio batzuen artean banatzen dira, edizio honen sormen-aniztasuna indartuz.

Hizkuntzei dagokienez, euskara da nagusi, lanen %68,1ean agertzen baita. Gaztelania proposamenen %11,9an ageri da, eta %7,5 lan instrumentalak dira. Gainerakoek beste hizkuntza batzuk edo formatu eleaniztzak uztartzen dituzte.

Genero-irizpideari dagokionez, proiektuen %50,6 emakumeek gidatutakoak edo gehienbat emakumeek osatutakoak dira; gainerako %49,4an, berriz, ez da genero-irizpiderik ezarri, deialdian parte-hartze orekatua islatuz.

Musika Bulegoa Sariek hainbat aitortza emango dituzte:

Hamargarren edizio honekin, Musika Bulegoa Sariek berriro berresten dute aniztasunarekin, kalitatearekin eta musika-sorkuntzaren ikusgarritasunarekin duten konpromisoa, sektoreare ezinbesteko hitzordu gisa sendotuz.

Musika Bulegoa Sariak Musika Bulegoa elkartearen ekimena dira, eta Euskal Herrian sortutako musika balioan jartzea dute helburu. Edizio berri hau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Laboral Kutxak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute babesle nagusi gisa; Etxepare Euskal Institutuak babesle bezala, eta SGAE Fundazioa eta Atabal aretoa laguntzaile gisa parte hartzen dute.
 





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musika Bulegoa sarietarako 160 proposamen jaso dira

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Musika Bulegoa sarietarako 160 proposamen jaso dira

Default content