2024.06.26

Berriak

Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du

Gehio irakurri

Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu zuten, Mikel Ugarte eta Manu Gaigne. Hauekin batera Nelida Karr, Nene Bantú, Jay Nvok, Salomon Eduok eta Gabriel Alejandro Salazar musikariek egindako sormen prozesuaren emaitza kontzertu batean erakutsi zuten. Ekimen honek K Bulegoaren laguntza izan zuen.

Proiektua Bata hirian aurkitzen den Centro Cultural de España Kultur gunearekin elkarlanean antolatu zen eta otsailaren 16tik martxoaren 1ra bitartean burutu zen.

Egonaldiak iraun zuen egunetan zehar hainbat ekimen burutu ziren: txalapartariek instrumentu hau jotzen irakasteko tailerrak burutu zituzten, kontzertu bat eskaini zuten, bertako egurrarekin txalaparta bat sortu zuten eta Ekuatore Gineako musikari ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Proiektu honi esker ikuspuntu garaikide batetik abiatuta elkarrizketak sustatu ziren bi herrialdeetan sustraituta dauden hainbat musika tresnen artean: bertako basoetatik datoz materialak eta haien erritmoek, belaunaldiz belaunaldi ahoz transmitituak, sortu diren kulturen jatorriaren identitateak adierazten dituzte.

Egonaldia dokumentatzeko zuzendariak ikus-entzunezko pieza dokumental bat osatu zuen Ekuatore Ginean egindako lana erakusteko. Dokumental hori datozen hilabeteetan aurkeztuko da baina aldez aurretik egonaldiaren emaitza erakusten duen trailerra aurkeztu dugu.

Errotik trailerra

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du

Default content