Musika Bulegoak estresa kudeatzeko eta burnout prebentzioa lantzeko bost puntuko gida argitaratu berri du, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta. Egun hau urtero, urriaren 10ean ospatzen da, eta mundu osoko osasun mentaleko arazoez jabetzea da helburua.
Gida berri hau 2022an argitaratu zenaren jarraipena da. Bertan, musika-industriak osasun mentalean dituen erronkei buruz hitz egiten zen. Gida berriak musikaren sektorean lan egiten duten pertsonen osasun mentalaren zaintza sustatu nahi du, bai alderdi sortzailean eta baita alderdi produktibo eta administratiboan ere.
Rosana Corbacho musikan espezializatutako psikologoak (M. I. Therapy) sortu ditu bost puntu horiek. Higinia Garay ilustratzaileak egin du irudia.
Estresa kudeatzeko eta burnout prebentziorako gida:
Musika Bulegoak Euskal Herriko musikaren sektorea osatzen duten pertsonen osasun mentalaren prebentzioan lanean jarraitzen du. Rosana Corbachok doako aholkularitza-zerbitzu indibiduala eskaintzen du bazkideentzat eta argitalpen berri hau 2022an Bilboko BIME kongresuan aurkeztu zuen osasun mentalaren jardunbide egokien gidaren jarraipena da.