Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ‘Ondarea Saretzen’ topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du parte beste hainbat elkarte eta sektoreko eragileekin batera.
Euskal Autonomia Erkidegoak kultura ondarearen kudeaketan eta zaintzan parte hartzen duten eragileen ehun handi bat du, gure ondarea babestea eta zabaltzea helburu duena, baina lankidetza-sareak sendotzeko premia dago.
Horregatik, Kultura Ondareak sektore gisa dituen beharrak definitzeko, eta eragileen arteko konexio eta lankidetza-sare bat antolatzeko lehen urratsak emateko, elkartrukerako eta sakontzerako topaketa bat antolatu du, eskualde-mailan, sektorean inplikatuta dauden eragile eta interes-taldeen artean.
Topaketa honen helburu nagusia da Euskal Kultur Ondarearen ekosistema horren parte diren lan-eremuak, interes-taldeak eta inplikatutako zeharkako eragileak ezagutzea da, ehunaren ikuspegi zabalagoa lortzeko eta hari buruzko diagnostiko orokorra lortzeko.