2024.03.08

Berriak

Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida

Gehio irakurri

Musika Bulegoak Euskal Herriko Musika Industrian Genero Ikuspegia Txertatzeko Gida argitaratu du Errorik kooperatiba feministaren laguntzarekin. Dokumentuaren helburua da sektoreko enpresei tresnak eskaintzea lan-ingurunean hizkera inklusiboa erabiltzeko, antolamendu-eremuan genero-ikuspegia txertatzeko eta laneko sexu-jazarpena prebenitzeko.

Gida hau M8rekin batera aurkeztu da eta hiru zatitan banatzen da. Lehenengoa, sektoreko enpresen lan-ingurunean hizkuntza inklusiboak duen garrantziari eta erabilerari buruzkoa da, maskulino generikoaren erabilerak komunikazioetan dituen ondorioak deskribatzen ditu, hizkuntzaren erabilera sexista identifikatzeko eta saihesteko jarraibideak eta komunikazio inklusiboa erabiltzeko gakoak eskaintzen dizkigu.

Bigarren zatia antolaketa-eremuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa da. Batetik, enpresei generoak zeregin kritikoa duen arloak identifikatzen laguntzea (ordezkaritza ekitatiboa lidergo-postuetan, lantalde teknikoak eta sortzaileak, garapen-aukerak…), eta, bestetik, berdintasuna eta errespetua sustatzeko dauden tresnak eta metodoak identifikatzea.

Azkenik, sexu-jazarpenaren prebentzioaz eta arretaz ari gara eta sexuagatiko jazarpenaz (emakumeen aurkako diskriminazioa haurdunaldiagatik eta amatasunagatik, emakumeenganako tratu kaltegarria emakume izateagatik…).

Gida honen laburpen gisa infografia batzuk prestatu ditugu, eta zure enpresako gune ikusgarrietan jartzera animatzen zaitugu.

Laburpen bideo batzuk ere ikus ditzakezu gure youtube kanalean.

Gida

Infografiak

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Musika industrian genero ikuspegia txertatzeko gida

Default content