Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango da, 10:00etatik 12:00etara, eta arreta berezia jarriko du kudeaketa-erakundeetan, hala nola SGAEn eta alor horrekin lotutako ekintza praktikoetan. Doakoa izango da.
Deskribapena:
Sarrera teoriko txiki bat egingo da egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeei buruz, batez ere SGAEri buruz. Jarraian, eskubide horiek kudeatzeko gakoei buruzko jarraibide praktikoak ezarriko dira: bazkideen altak, obren erregistroa, eskubideen banaketa, jakinarazpenak eta erreklamazioak, etab. Ikastaroan egoitza elektronikoa ere jorratuko da.
Helburuak:
Egitaraua:
2 orduko iraupena duen online ikastaroa da (10.00etatik 12:00etara), eta honako gai hauek landuko dira:
Egile-eskubideen kudeaketa praktikoa:
Egoitza elektronikoaren erabilera:
Irakaslea:
SGAEko goi-teknikari bat.
Nori zuzendua:
Beharreko materiala:
Ordenagailu propioa eta Interneterako konexioa izatea. Gutxienez, mugikorra.
Apunteak hartu nahi badituzte, papera eta boligrafoa edo arkatza.
Konexioa:
Webex Meetings euskarri digitala.
Izen-emateak:
nsancheza@fundacionsgae.org edo info@musikabulegoa.eus e-mailera parte-hartze eskaera bat bidaliz azaroak 24a baino lehen (barne).
Hortik aurrera Webex Meetings euskarriarekin konexioa bideratzeko argibideak emango dira.