2025.10.03

Berriak

Must +Pro-k 850 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu bere lehen edizioan

Gehio irakurri

Musika Bulegoak bultzatutako Must +Pro topagune profesionalaren lehen edizioa irailaren 30ean eta urriaren 1ean egin zen Tabakaleran (Donostia), eta euskal musikaren sektoreak erantzun bikaina eman zuen.

Bi jardunaldietan, 150 profesional akreditatu inguruk mahai-inguru, ponentzia eta networking guneetan parte hartu zuten, eta 24 jardueretan  — zuzeneko podcastak eta showcaseak barne — 850 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen.

Topagunea Euskal Herriko musika profesionalentzat hausnarketa, formakuntza eta konexio gune egonkor bat sortzeko helburuarekin sortu da, eta lehen edizio honek horrelako hitzordu baten interesa eta beharra berretsi du.

Programak sektorearen orainerako eta etorkizunerako gai garrantzitsuenetako batzuk jorratu zituen: adimen artifiziala eta horrek sorkuntzan eta audientzietan duen eragina, proiektuen nazioartekotzea, publiko berriak, osasun emozionala musikan, edo pizgarri fiskalen etorrera euskal ekosistema kulturalera. Areto eta espazio autogestionatuen kudeaketari, artisten komunikazioari edo banaketa digitaleko joera berriei buruzko eztabaidarako tartea ere egon zen.

Jardunaldiek gogoeta interesgarriak eta Euskal Herriko musikak bizi duen unearen ikuspegi anitza utzi zituzten.

Gainera, showcasek eta zuzeneko podcastek, Gaztearekin batera antolatutakoek, topaketari hurbilagotik eta sormenez begiratu zioten, proposamena osatuz.

Eskerrik asko lehen edizio honen lagundu duten parte-hartzaile, hizlari, artista eta kolaboratzaile guztiei!

Must +Pro bidea hasi berria da, gure lurraldeko musika-ekosistema osatzen duten eragileen arteko loturak indartzen jarraitzeko borondatearekin.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Must +Pro-k 850 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu bere lehen edizioan

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Must +Pro-k 850 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu bere lehen edizioan

Default content