R.E.A.C.H. proiektuko bazkideak Donostian bilduko dira egunotan. Proeiktu honen helburua azken 20 urteetan sormen-industriak izan dituen bilakaera handiak kontuan hartuta kultura-prozesuetan laguntzea da.
Urriaren 9tik 11ra, Dabadaba aretoa, Tabakalera, Dinamoa sormen gunea, Eresbil, Elkar estudioa eta Musikene bisitatuko dira. Gainera, 2025eko urtarrilean Biarritzeko Atabalen antolatuko den Symposiumaren prestaketa burutuko da.
Proiektuak sektore arteko eta nazioz gaindiko bikaintasuneko mentoring sarea sortzeko lan egiten du, eta eremu alternatiboetatik edo kultura minorizatuetatik datozen ekintzaile gazteei zuzenduta dago, bereziki hizkuntza, musikako, ikus-entzunezko eta diseinuko proiektuetaklo sortzaileei.
Musika Bulegoa R.E.A.C.H. proiektuko bazkidea da 2023ko irailetik. Ekimen honek Erasmus + erakundearen laguntza du eta Combustible (proiektuaren liderra), Clive Davis Institute, Atabal aretoa eta Vectorealism erakundeek parte hartzen dute.