2023.05.31

Berriak

Ekitaldiak

SOINUA IRATZARRIREN AMAIERAKO KONTZERTUAK GASTEIZEN ETA ORDIZIAN

Gehio irakurri

Joan den otsailean jarri zen abian Soinua Iratzarriren VI. edizioa. Musikagileak elkartea eta Donostia 2016ren babesean sortu zen hezkuntza-proiektua, eta Musika Bulegoa 2019tik ari da antolatzen. Ekainean, 200 haur inguruk egin dituzten lanak ezagutzeko aukera izango dugu, Ordizian eta Gasteizen egingo diren bi kontzertu berezitan.

Soinua Iratzarriren seigarren edizioa Gasteizko Olabide ikastolan eta Ordiziako Urdaneta Eskola Publikoan egin da. Proiektu honen helburua 10-12 urteko haurrei musika garaikidea ezagutaraztea da.

Hauek Xabier Otaolea eta Garazi Zabaleta musikagileekin eskuz esku lan egiteko aukera izan dute, Maite Bilbaoren ikuskapen pedagogikoaren pean, musika lan berriak sortzeko, azken kontzertuetan talde instrumental batekin batera estreinatuko direnak.

Lehenengo kontzertua ekainaren 9an izango da, Gasteizko Olabide Ikastolan, 11:30ean. Kontsultatu kontzertuaren egitaraua. Bigarrena, ekainaren 16an izango da, Herri Antzokian (Ordizia), 11: 30ean. Kontsultatu kontzertuaren egitaraua. Bietarako sarrera librea da edukiera bete arte.

Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Susperka laguntza izan du.

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

SOINUA IRATZARRIREN AMAIERAKO KONTZERTUAK GASTEIZEN ETA ORDIZIAN

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > SOINUA IRATZARRIREN AMAIERAKO KONTZERTUAK GASTEIZEN ETA ORDIZIAN

Default content