2025.03.04

Berriak

Basque.Music

Trigger, Lamia Mari, Ines eta Monet Dantz Network Congress-en BASQUE.MUSIC.-en eskutik

Gehio irakurri

Musika elektronikoari buruzko lehen nazioarteko kongresuak, Dantz Network Congress-ek, Euskal Herriko lau artistaren parte-hartzea izango du: Trigger, Lamia Mari, Ines eta Monet. Dantz-ek hautatutako musikari hauek beren proposamena aurkeztuko dute sektoreko profesionalen aurrean eta doako showcase bat eskainiko dute Donostian.

BASQUE.MUSIC. eta Dantz-en arteko lankidetza-hitzarmenari esker, artista horiek kongresuan parte hartzeko aukera izango dute. Martxoaren 12tik 15era egingo da ekitaldia Kursaalen eta hiriko beste gune esanguratsu batzuetan. Nazioarteko adituak bilduko ditu, eta 40 jarduera profesional baino gehiago eskainiko ditu, besteak beste, hitzaldiak, tailerrak eta abangoardiako esperientzia sonoroak.

Aukeratutako artistek pitching saio batean parte hartuko dute martxoaren 13an, 15:00etan Kursaalen, industria-sektoreko profesionalen aurrean beren proiektua aurkezteko. Hurrengo egunean, martxoaren 14an, bakoitzak 30 minutuko showcase bat eskainiko du Convent Garden-en (00:00 - 02:00), sarrera librearekin.

Gainera, lau artisten artean bat hautatuko da 2025eko udan Helsingborgeko (Suedia) Dantz Point-en parte hartzeko.

BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Trigger, Lamia Mari, Ines eta Monet Dantz Network Congress-en BASQUE.MUSIC.-en eskutik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Trigger, Lamia Mari, Ines eta Monet Dantz Network Congress-en BASQUE.MUSIC.-en eskutik

Default content