2025.05.19

Berriak

Egonaldi artistikoak

VERDE PRATO eta CLARAGUILAR, Ozen i Fort egoitza artistikoaren lehen edizioko protagonistak

Gehio irakurri

VERDE PRATO (Euskal Herria) eta CLARAGUILAR (Katalunia) artistak aukeratu dituzte Ozen i Fort egoitza artistikoaren lehen edizioan parte hartzeko. Programa horrek euskal eta kataluniar musikarien arteko harremanak estutzea du helburu, elkarrekin sortuz.

Ozen i Fort bi musika-eszenen arteko lankidetza-espazio eta -programen gabeziari erantzuten dion ekimena da, eta Fàbrica de Creació de Fabra i Coatsen (Bartzelona) egingo diren bi fasetan egituratzen da: 2025eko ekainaren 11tik 21era eta azaroaren 3tik 10era.

Egoitzan dauden bitartean, artistek elkarrekin lan egingo dute musika-lan berri baten garapenean, sormen-prozesuak partekatuz eta lankidetza-modu berriak aztertuz. Bigarren fasea amaitzean, proiektua jendaurrean aurkeztuko da — baina erakusketa honen xehetasunak ez dira oraindik zehazteke daude.

Egoitzak L 'Afluent-en laguntza izango du, artistei beren sormen praktikak garatzen eta gauzatzen lagunduko diena, eta baita Bartzelonako Euskal Etxearen aholkularitza ere. Ozen i Fort-ek beren lana ingurune profesional batean ikertzeko, esperimentatzeko eta aurkezteko aukera eskainiko die sortzaileei, sektorearekin eta publikoarekin elkarrizketan.

Zer da OZEN I FORT?

Ozen i Fort egonaldi artistiko bat da, euskal eta katalan artisten arteko elkarlana sustatzeko. Helburua musika-lan berri bat sortzea eta publikoaren aurrean aurkeztea da. CLARAGUILAR eta VERDE PRATOk elkarrekin lan egingo dute, ideia berriak garatuz eta beren ikusgarritasuna handituz.

Programak bi fase nagusi ditu, eta biak Fabra i Coats – Fàbrica de Creació egoitzan egingo dira, Bartzelonan. Ekaineko lehen fasean, egonaldi artistikoaren lehen zatia egingo da, eta azaroan bigarren zatia osatuko da.

Antolatzaileak: Musika Bulegoa, Fabra i Coats – FÀBRICA DE CREACIÓ, L'AFLUENT eta Bartzelonako Euskal Etxea.

Proiektu honek Laboral Kutxaren babesa du.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

VERDE PRATO eta CLARAGUILAR, Ozen i Fort egoitza artistikoaren lehen edizioko protagonistak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > VERDE PRATO eta CLARAGUILAR, Ozen i Fort egoitza artistikoaren lehen edizioko protagonistak

Default content