2023.02.09

Berriak

Prentsa

Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan

Gehio irakurri

Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen zuzeneko emanaldien inbertsiotan dagokion kuota likidorako kenkari berria. Legea urtarrilaren 1etik dago martxan.

Zehazki, arauak dio arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpen eta emanaldian eginiko gastuek %30eko kenkari bat lortuko dutela kuota likidoan; kenkariaren portzentajea %40koa izango dela nazioarteko bira bateko ikuskizun bat izaten denean; eta kenkariaren oinarria aipatu jardueretan egin diren gastu artistiko, tekniko eta sustapenekoen kostu zuzenek osatuko dutela.

Nolanahi ere, zergaldi bakoitzean sortutako kenkariak ezin izango du gainditu zergadun bakoitzeko 500.000 euroko zenbatekoa. Halaber, kenkariaren zenbatekoak eta jasotako diru-laguntzek ezin izango dute gainditu eginiko kostuen ehuneko 80a.

Kenkari hori aplikatzekotan, ezinbestekoa da zergadunak xede horretarako ziurtagiri bat eskuratu izana Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) eskutik; eta kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenean eskuratutako onuren harira, zergadunak gutxienez ehuneko 50a bidera dezala aurreikusi kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenera.

Albiste osoa esteka honen bidez kontsulta dezakezu.

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan

Default content