2016.05.20

Beste erakundeak

2016ko ‘Proiektu Poltsa’-rako deialdia

Gehio irakurri

Euskal Herriko Musika Bulegoak aurten burutuko duen ekimen garrantzitsuenetako baten berri eman nahi dizue; ‘Proiektu Poltsa’: ‘Proiektu Poltsa’-k EHMBE elkartearentzat ikuspegi berri suposatzen du Euskal Herriko musikaren jarduera paraleloak babesteko orduan, babes hau berdefinitu eta hobetzeari begira. EHMBE-k Poltsa honetan bilduko diren proposamen batzuk kontratatzeko bere aurrekontu zati handi bat erabiliko du aurten. Beraz, deialdia arretaz irakurri eta proiektuak aurkezteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

EHMBE-Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bere helburuak betetze aldera, hainbat ekintza bultzatu eta babestu zituen iaz gure musika-jardueraren inguruko prestakuntzari, sentsibilizazioari eta sustapenari begira. Sektoreko eragileek berek antolatu zituzten ekintza horiek.

Musika Bulegoak jarduera gehiago sustatu eta ahalbidetu nahi ditu helburu horiekin, baina ‘Proiektu Poltsa’ izena eman diogun beste eredu baten bidez. Eredu berriari esker, jarduera-proposamenez osatutako katalogo iraunkorra eduki nahi du; horrela, proposamen horien egileekin kontratatuko ditu jarduerak, betiere Elkartearen helburuen, unean uneko planen eta baliabideen arabera.

Horretarako, eragile interesatuek Musika Bulegoari urtean zehar gauza daitezkeen proiektuak eta jarduerak proposatzeko bidea ireki nahi du Elkarteak deialdi honen bidez,  direla unean uneko proiektuak, direla kanpaina edo ekitaldi jakin batzuen esparruan gauzatu beharrekoak. Jarduera-ardatz’ hauen esparruan gauzatuko da hori guztia: 3.a.-Etengabeko Prestakuntza, 4.a.-Sentsibilizazioa eta 5.a.-Sustapena eta zabalkundea;  eta Urteko Planaren “Euskal Herriko jarduerak” blokearen barruan ”. 

Informazio guzti hau atxikitutako deialdian topatuko duzue, baita parte harzteko baldintzak eta erak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 20anzabalduko da, azken eguna ekainaren 20a izango delarik (hau barne). Zuen ideiak aurkezteko animatu nahi zaituztegu.

Hemen duzue deialdia eta ‘Proiektu Poltsa’-n zuen ideiak edo proiektuak aurkezteko bete beharreko eskaera fitxa.

Edozein zalantza argitzeko edota zuen proposamenak helarazteko idatzi helbide honetara: idazkaritza@test.nuco.es

Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

2016ko ‘Proiektu Poltsa’-rako deialdia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > 2016ko ‘Proiektu Poltsa’-rako deialdia

Default content