2023.09.12

Beste erakundeak

AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

Gehio irakurri

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak hurrengo zikloan parte hartzeko proposamenen deialdia zabalik du 2023ko irailaren 20ra arte.

AIEnRUTa- Artistas” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez.

Hautatutako proposamenak 2024ko lehen zikloan hartuko dute parte (urtarriletik ekainera). Hemen kontsulta dezakezu deialdiaren inguruko informazio guztia.

Epaimahai batek jasotako hautagaien artean estilo eta jatorri desberdinetako hainbat artista aukeratuko ditu, 2024ko lehen hiruhilekoan Espainia osoan zehar banatutako aretoetan emanaldiak eskaintzeko aukera izan dezaten.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea zabalik

Default content