2023.10.16

Musika Bulegoa

DA Pro! V. topaketarako deialdia

Gehio irakurri

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan.

Eguna eta lekua:

58. Durangoko Azokan, azaroaren 29an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian (Landako, 4).

Ekimenaren helburuak:

Topaketaren formatua:

Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set sinple bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…

Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.

Aurkezpenak euskaraz egingo dira.

Nori zuzendua:

Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.

Aukeratzeko irizpideak:

Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.

MusikaGaz Fest 2024:

Haien lanak DA! Pro jaialdian aurkezten dituzten talde eta artista gazteak MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko hautatuak izateko aukera dute. Ekimen hau posible da Amorebieta-Etxano Udalaren, Gerediaga Elkartearen eta Musika Bulegoaren arteko lankidetzari esker.

Jaialdia 2024ko urtarrilaren 27an izango da Zornotzako hainbat agertokitan, eta DA PRO jaialdian parte hartzen duten artista hautatuek kartela osatuko dute, topaketan aurkeztutako katxea errespetatuz.

MusikaGaz Festen parte hartzeko hautatuak izateko, musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte bakarlari izanez gero, edo taldearen % 80k adin hori gainditzen ez duten pertsonek osatu beharko dute.

Iaz, jaialdiaren antolakuntzak topaketan aurkeztutako 12 proposamenetatik sei programatu zituen.

Epeak

Urriaren 31ko 14:00ak arte egongo da zabalik izena emateko epea. Bai musikariek bai programatzaileek esteka honen bidez eman beharko dute izena.

Zalantzak eta informazio gehiago: ruth@musikabulegoa.eus



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

DA Pro! V. topaketarako deialdia

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > DA Pro! V. topaketarako deialdia

Default content