2022.03.08

Beste erakundeak

Deialdia: Flandriara lan-bisita kulturala

Gehio irakurri

Etxepare Euskal Institutuak hurrengo bi urteetan Flandria-rekin (Vlaanderen/Flanders/Flandes)  elkartruke kulturala burutuko du. Brusela, Anberes, Gante edo Brujas hiri erakargarriak, besteak beste, kokatzen dira lurralde honetan, eta elkarlana burutu ahalko da bi gobernuen artean joan zen azaroan sinatu zen elkarlan hitzarmenari esker, Euskadi-Basque Country estrategiaren barruan sinatu zena.

2019an Eskoziarekin (Scotland Goes Basque) izandako elkartruke arrakastatsua eta gero, 2020an Quebec-ekin (Saison Québec-Pays Basque)antzeko proiektua gauzatu behar zen, baina Covid-19 pandemia dela eta orain arte soilik jarduera batzuk egin ahal izan dira, eta ekintza asko atzeratu behar izan dira 2021eko azken hilabeteetara eta 2022ra.

2021eko udazkenean Flandesekin elkartruke honi ekin zitzaion,  azaroan Flandriatik etorri ziren 15 kultur eragileen bisitarekin antolatutako topaketekin.

Oraingo honetan, euskal kulturako profesionalak eta eragile kulturalen 15 ordezkari joango gara Flandesera lan-bisitan, bertako ekosistema kulturala eta diziplina ezberdinetako ordezkariak bertatik bertara ezagutzera. Bisita 2022ko maiatzaren 31tik ekainaren 4ra izango da.

Esteka honetan duzue lan-bixita kulturalean izena emateko deialdia:

https://www.etxepare.eus/eu/deialdia-flandriara-lan-bisita-kulturala

Martxoaren 31ra arteko epea duzue izena emateko.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Deialdia: Flandriara lan-bisita kulturala

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Deialdia: Flandriara lan-bisita kulturala

Default content