2025.04.05

Beste erakundeak

Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2023

Gehio irakurri

Etxepare Euskal Institutuamusikaren sortzaileen mugikortasunerako 2023eko laguntzak argitaratu ditu. Laguntza horiek euskal kultura nazioartean sustatzea eta hedatzea dute helburu.

Musika sektorera aurten 150.000€ bideratuko dira. Euskal Herritik kanpoko jaialdi edo kultur jardueretan parte hartzeko bidaia gastuak, ostatua eta dietak ordaintzeko izango dira laguntzak.

Musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez 4 kontzertu ematea dirulaguntzaren xede den urtean. Salbuespenez, euskaraz abesten duten taldeen kasuan, biratzat hartuko da emanaldi bakar bat egitea nazioarteko jaialdi batean edo 300 ikusle baino edukiera handiagoa duen nazioarteko hiriburu batean aritzea.

Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager…) gastuak onartuko dira eskaeran.

Ordainketaren %50a dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean egingo da eta gainontzeko %50a justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Deialdia 2023ko apirilaren 6tik 2023ko urriaren 31ra egongo da zabalik.

Hemen aurkitu ditzakezu deialdiari buruzko xehetasun guztiak.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2023

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak 2023

Default content