Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Kultura Eskola programaren deialdi berri bat ireki du, 2023-2024 ikasturtean jarduera artistiko-kulturalak burutzeko Gipuzkoako ikastetxeei dirulaguntzak emateko.
Kultura Eskola Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutako ekimena da (12-16 urte). Hainbat helburu ditu: gazteen interes sortzailea garatzea, ohitura kulturalak sortzea, Gipuzkoako lurralde historikoko ehun kulturala sendotzea eta kulturarako sarbide unibertsala sustatzea. Horretarako, katalogo zabala eta askotarikoa eskaintzen die ikastetxeei.
Deialdi berri hau 2023ko irailaren 27ra arte dago zabalik. Aldundiak jardueren kostuaren % 90 finantzatuko du, eta 2023-2024 ikasturterako jarduera horretarako aurrekontua 437.000 eurokoa izango da.