LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta «zirkulazio eta konpromiso digitalak». Deialdia 2024ko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.
LIVEMX Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange (EMEE) elkarteek sortutako proiektua da eta Europar Batasunak finantzatzen du. Europan musika-sektore askotarikoagoa eta iraunkorragoa sustatzea du helburu. Proiektuaren zati nagusi bat finantzaketa-plan bat da, Europako musika-ekosistemaren barruan premia oso espezifikoei aurre egiteko diseinatua. Hiru proposamen-deialdik musikako profesionalak bultzatuko dituzte lidergo-papera hartzera, sektorearen berehalako erronkei erantzuteko. Momentu honetan, hiru deialdietatik lehena dago zabalik.
Deialdiaren oinarriak esteka honetan kontsulta ditzakezu, edo LIVEMXen webgunean sartu izena emateko edo informazio osoa kontsultatzeko.