MIL Lisboako antolakuntzak jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko duten artistak hautatzeko deialdia zabaldu du. 2023ko edizioa irailaren 27, 28 eta 29an izango da Portugalgo hiriburuan. Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia 2023ko ekainaren 15era arte egongo da zabalik.
MIL Lisboa egungo herri-musikaren aurkikuntzan, sustapenean, balorizazioan eta nazioartekotzean oinarritzen da. Erakusleiho eta konbentzio formatu batean, MILek etorkizuneko joerak aurreratzen ditu eta musika- eta kultura-sektoreen etorkizunari forma emango dioten gai guztiei buruzko eztabaida pizten du.
Deialdiari buruzko informazio gehiago MIL Lisboako web orrian aurki dezakezu, eta galdetegi honen bidez eman dezakezu izena 2023ko ekainaren 15era arte.
Aurreko edizioan, Brava musika elektronikoko ekoizle donostiarrak erresidentzia artistiko batean parte hartu zuen, eta sei egunez nazioarteko artistekin kolaboratu ahal izan zuen, hala nola Bleid, Clara! eta Black Mambarekin. Sormen-prozesu horren emaitza zuzenean aurkeztu zen MIL Lisboa-ren aurkezpen ofizialean.