Musika Bulegoak webinar saio bat antolatu du maiatzaren 23an 11etan Musika-Jarduera Profesionalak Garatzeko Diru-Laguntzen deialdia azaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntza hauen deialdia ireki du ekainaren 13ra arte. Formakuntzan parte hartzeko, beharrezkoa izango da esteka honen bidez maiatzaren 22a baino lehen izena ematea.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak abiatu dituen deialdiaren modalitateak:
Mk1.- Partituren edizioa.
Mk2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1)
Mk3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1)
M4.-Zuzen-Zuzenan zirkuitua (aretoei zuzendua: programazioa eta jarduera osagarriak).
Mk5.- Musika-zikloak.
(1) Modalitate hauen bidez (mk2 eta mk3), diruz laguntzen dira musika-ekoizpeneko proiektuak (eta bestelako jarduera batzuk ere, hala nola ikerketa, sentsibilizazioa eta abar). Kanpo gelditzen dira berriz, besteak beste, zuzeneko ekoizpenen promozioa eta salmentarekin zerikisirik duten jarduerak. (Jarduera-eremu hori ekainean argitaratuko den publikatuko den beste Deialdi baten xedea da).
Garrantzitsua:
– Partituren edizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247326
– Musika proiektu unitariooak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247327
– Musika ekimen enpresarialak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247328
– Zuzen-Zuzenean zirkuitua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247329
– Musika zikloak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247330