2023.03.14

Beste erakundeak

Suns Europe 2023 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago

Gehio irakurri

2023ko urriaren 13tik 28ra Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Hizkuntza gutxituak ardatz dituela, musika eta arte eszenikoetara bideratuta dagoen jaialdia da Suns Europe. Friuleraz ´suns´ hitzak ´soinuak´ esan nahi du. Ekitaldia aukera bat da Europako komunitate guztiak beren hizkuntza-eskubideez, eta kultura-aniztasunak ondare, eskubide eta aukera bezala duen garrantziaz jabetu daitezen.

Deialdi honek proposamen musikalak soilik hautatzea du helburu, eta taldeek zein bakarlariek eman dezakete izena. Izen-emateko epea martxoaren 26an bukatuko da. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko informazioa kontsutatu daiteke hemen.

SUNS EUROPEko Batzorde Artistikoak aukeratuko ditu artista parte hartzaileak. Hautaketa 2023ko apirilaren 16an egingo da. Eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie ebazpena posta elektronikoz. Antolakuntzak aukeratutako artistak jaialdiaren itxiera ekitaldian zuzenean jotzera gonbidatuko dituzte. Antolatzaileek ahalegin guztiak egingo dituzte parte hartzen duten artistei haien musika-ekoizpena erakusteko aukera emateko jaialdiko beste ekitaldi batzuetan.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Suns Europe 2023 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > Suns Europe 2023 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago

Default content