2024.01.23

Beste erakundeak

VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik

Gehio irakurri

Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren laugarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea eta publikoari askotariko eta egungo proposamenak eskaintzea dira.

Epaimahai profesional batek 12 talde aukeratuko ditu, 2024ko apirilean Bilborocken antolatuko diren kontzertuetan parte hartzeko. Zuzeneko emanaldi horietan aukeratuko dira VillaSoundBilbao osatzen duten sari ezberdinetako irabazleak. Oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu. Deialdia otsailaren 15a bitartean egongo da irekita.

Gaur egungo edozein musika motak (rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka, egilea) edo hauen arteko fusioak hartu dezakete parte.

Talentu berria babestu eta bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Musika Bulegoak izen bereko saria emango dio parte hartzen duen proposamen bati. Sari honi esker hautatutako artista edo taldeak 1.000 € jasoko ditu Musika Bulegoko bazkide den areto batean kontzertu bat eskaintzeko. Kontzertua antolatzen duen aretoak 500 € jasoko ditu ekoizpen eta promozio gastuak ordaintzeko.

Hauek izan dira orain arte sari hau irabazi duten taldeak: Giante (2018), Airu (2019), Orbel (2020), Martin de Marte (2021), Laguna Goons (2022) eta Marban (2023).



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > VillaSoundBilbaoren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik

Default content