2021.03.03

Beste erakundeak

WOMEX 2021: deialdia irekita

Gehio irakurri

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Porto(Portugal) hirian egingo da urriaren 27etik 31ra. Profesionalen arteko eguneko topaketak Alfândega do Porto eraikinean egingo dira. Gaueko showcaseikuskizunak oinez iristeko moduan banatuta dauden eta mapa honetan aurkitu daitezkeen agertokietan antolatuko dira.

Sail ofizialean proposamen artistikoak aurkezteko deialdia apirilaren 16a arte irekita dago esteka honetan.

Topaketa honek, musika-taldeen showcase-z gain (nazioarteko erosleei eta programatzaileei zuzendutako kontzertu laburrak), azoka bat, hitzaldiak eta ikus-entzunezko emanaldiak antolatzen ditu. Urtero 2.700 nazioarteko profesionaletik gora biltzen dira bertan, 300 bat artistek zuzenekoak eskaintzen dituzte, eta 90 herrialdi baino gehiago ordezkatzen dituzten delegazioak biltzen dira. 2020an edizio birtuala antolatu bazuen ere 2021ean azoka presentziala antolatuko du.

Aurreko edizioetan bezala Basque Music-ek stand propioa izango du Womexen. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori beren lanak beste profesionalei erakusteko.

Urtero antolatu den Basque Music Showcase-an Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Juan Mari Beltrani (2017) eta  Kalakan(2018) aritu izan dira.



/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 43
" target="_blank">
/var/www/vhosts/musikabulegoa.eus/public_html/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/deialdia-detalle.php on line 46
" target="_blank">

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

WOMEX 2021: deialdia irekita

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Amaitutako deialdiak > WOMEX 2021: deialdia irekita

Default content