2025.11.10

17:00 - 20:30

Formakuntza: Zinema-musikaren hastapenak Paula Olazekin

Musika Bulegoak eta SGAEk formakuntza-saio bat antolatu dute ikus-entzunezkoetarako musika-sorkuntzan interesa duten konpositoreentzat. Paula Olazek gidatua, cum laude graduatua: Berklee College of Music-en (EEUU), saioa 2025eko azaroaren 10 - 13 bitartean egingo da, 17:00etatik 20:30era, EUNEIZen egoitzan (Vitoria-Gasteiz).

Saioan zinemarako konposizioaren lan profesionalaren funtsezko alderdiak jorratuko dira, hala nola analisi musikala eta aplikazioa, ikus-entzunezko proiektuetako lan-fluxua eta Digital Performer (DAW) produkzio-tresna gisa erabiltzea.

Formakuntza ikus-entzunezkoetarako musikagileei zuzenduta dago eta gutxienez RAMen 8 GB dituen ordenagailua nahitaezkoa da.

Izena emateko prezioa:

Musika Bulegoko edo SGAEko kideak eta EUNEIZeko ikasleak: 30 €

Publiko orokorra: 50 €

Plaza mugatuak.

Izena emateko emaila bidali behar da: scodina@fundacionsgae.org

Formakuntza: Zinema-musikaren hastapenak Paula Olazekin

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Kanthoria eta Auto-tunea / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Datozenak > Formakuntza: Zinema-musikaren hastapenak Paula Olazekin

Default content