2026.02.28

10:00-22:30

HOTS&HITZ jardunaldiak

Iritsi dira beste urte batez, Musika Bulegoak antolatutako HOTS&HITZ Jardunaldiak. Donostia eta Bilbotik igaro ostean, Gasteizen ospatuko da aurtengo edizioa otsailaren 28an, egun osoko egitarauarekin eta sektoreari begiratzeko proposamen ausart batekin.

HOTS&HITZ jardunaldiek Euskal Herriko musika-sektorearen egoerari buruzko hausnarketa eta analisi kritikoa sustatzea dute helburu, berdintasunaren ikuspegitik. Historikoki maskulinizatua izan den sektore batean, jardunaldi hauek egungo erronkak identifikatu, egiturazko desberdintasunak azaleratu eta etorkizun bidezkoago bat irudikatzeko espazio partekatu bat proposatzen dute.

Ikuspegi intersekzional batetik, genero-desberdintasunak beste hainbat diskriminazio-ardatzekin —jatorria, arraza, klase soziala, sexu-orientazioa edo dibertsitate funtzionala, besteak beste— gurutzatzen direla ulertuta, HOTS&HITZ topagune izan nahi du musika-sektorea eraldatzeko interesa duten pertsona eta eragileentzat. Hausnarketarako ez ezik, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta praktika eraldatzaileak irudikatzeko gune ere bada.

Aurtengo jardunaldiark, laugarren edizioa, hainbat erakunde eta elkarteekin elkarlanean garatu dira: Gasteizko Berdintasun Zerbitzua, MIM Elkartea (Mujeres de la Industria de la Música) eta IAK (Izaskun Arrue Kulturgunea) izan dira proiektuaren laguntzaileak, eta Eusko Jaurlaritza babesle gisa aritu da.

Egun osoan zehar eta hiriko hainbat espaziotan banatutako egitarauak lan-mahaiak, mahai-inguruak eta kontzertuak uztartuko ditu, musika-sektorearen hainbat esparruri begira: lan-baldintzak, teknologia, sorkuntza, eszenatokiak eta presentzia artistikoa, besteak beste.

HOTS&HITZ jardunaldiak sektoreko profesional, sortzaile eta interesdun guztiei irekita daude, musika bidezkoago eta anitzago bat eraikitzeko hausnarketan parte hartu nahi dutenentzat.

HOTS&HITZ jardunaldiak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Datozenak > HOTS&HITZ jardunaldiak

Default content