Azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean, Abandoko Udaltegian Kanthoria eta Auto-tunea erakusketa izango da ikusgai, euskarazko musikaren historian barrena. Musika Bulegoak antolatu du erakusketa, Bilboko Udalaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Orona Fundazioaren babesarekin.
Xabier Erkizia ikerlari eta soinu sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta euskara eta musika mendeetan zehar nola uztartu diren ezagutzera gonbidatzen du, lehen herri kantuetatik hasi eta soinu digital berrietara eta autotunera.
Erakusketa hau Musika Bulegoaren 10. urteurrenaren barruan dago.
Jarduera egitaraua
Erakusketak publikoari irekitako jardueren programa osagarri bat izango du: