2025.02.06

Musika Bulegoa

BASQUE. MUSIC. X DANTZ NETWORK CONGRESS Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia.

Gehio irakurri

Musika elektronikoaren sektoreko lehen nazioarteko kongresua Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian eta Auditorioan eta Donostiako beste gune enblematiko batzuetan izango da martxoaren 12tik 15era. Dantz Network Congress musika elektronikoaren eta teknologia berrien erreferente globaletako bat da, eta Euskal Herria nazioarteko mapan kokatzen du arlo horretan.

Topaketak programazio zabala izango du, 40 jarduera profesional baino gehiago hartuko dituena: hitzaldiak, adituen panelak, tailer interaktiboak, networking-saioak eta musika elektronikoaren arloko abangoardiako soinu-esperientziak. Helburua da lankidetza ekosistemen eta sinergia komertzialen sorrera sustatzea nazioan eta nazioartean, musika elektronikoaren sektorean berrikuntza eta ideien trukea sustatuz.

BASQUE.MUSIC., Dantz-ekin lankidetzan, Euskal Herriko 4 artistek (ekoizle, musikagile, musikari edo DJ) Dantz Network Congress-en parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Parte hartzeko, 7’-ko pitching bat egingo da industriako profesional akreditatuen aurrean, eta 30’-ko showcase bat kide den areto batean. Hautatutako 4 artistek pitching-a prestatzeko aldez aurreko mentoring bat izateko aukera izango dute. Gainera, parte hartuko duten 4 artistetako bat Suediako hiri batean 2025eko udan egingo den Dantz Point batean parte hartzeko hautatuko da.

Hautatutako artistek, gainera, akreditatu gisa joateko aukera izango dute kongresu profesionalaren hiru egunetan zehar. Bertan, sareak sortu ahal izango dituzte eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

1/ Musika propio berria argitaratu izana 2024ko urtarriletik 2025eko urtarrilera (biak barne) edo gutxienez 2 mixtape argitaratu izana 2024ko urtarriletik 2025eko urtarrilera (biak barne).

2/ Hautaketan baloratuko den musika-generoa: elektronikoa eta eratorriak.

Hauek dira 2025eko BASQUE.MUSIC. Showcasesetan parte hartzeko aukeratutako artistei laguntzeko irizpideak.



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

BASQUE. MUSIC. X DANTZ NETWORK CONGRESS Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia.

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > BASQUE. MUSIC. X DANTZ NETWORK CONGRESS Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia.

Default content