Fira B! 2026 jaialdian parte hartzeko musika proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.
Emanaldiak 30 minutuko showcase formatuan izango dira. Proposamen artistikoa aurkez dezakete Europako herrialderen batean jatorria duten eta/edo bizilekua duten musika-proiektuek; 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean album edo EP berri bat kaleratu dutenek; eta gutxienez bost zuzeneko kontzertu egin dituztenek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Musika-genero guztiak aurkez daitezke (popa, rocka, jazza, elektronika, etab.), musika klasikoa eta garaikidea izan ezik. Artistek/taldeek birak eta bestelako sustapen-ekitaldiak egin ahal izateko gaitasuna izan behar dute.
Informazio gehiago: esteka honetan.