Frankofonian eremuan ospatzen den arte eszenikoen azoka handiena da RIDEAU jaialdia, eta dagoeneko zabalik dago bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea. 2026ko edizioa Quebec hirian izango da, otsailaren 15etik 19ra bitartean, eta epea maiatzaren 22ra arte egongo da irekita.
Antzerkia, dantza, zirkua eta musika modalitateetan aurkez daitezke proposamenak, eta hautatutako taldeek aukera izango dute beren lana nazioarteko ikus-entzuleen eta programatzaileen aurrean erakusteko. Urtero 1.500 profesional inguru biltzen dituen jaialdi honek Kanada, Estatu Batuak eta Europako hainbat herrialdetako programatzaileak hartzen ditu, eta aukera paregabea da nazioarteko harremanak sendotzeko.
Informazio gehiago: esteka honetan edo Etxepare Euskal Institutuan.