2025.04.08

Beste erakundeak

Suns Europe 2025: deialdia irekita

Gehio irakurri

Suns Europe 2025 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago. Jaialdia 2025ko abenduan egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Hizkuntza gutxituak ardatz dituela, musika eta arte eszenikoetara bideratuta dagoen jaialdia da Suns Europe. Ekitaldia aukera bat da Europako komunitate guztiak beren hizkuntza-eskubideez, eta kultura-aniztasunak ondare, eskubide eta aukera bezala duen garrantziaz jabetu daitezen.

Deialdi honek proposamen musikalak soilik hautatzea du helburu, eta taldeek zein bakarlariek eman dezakete izena. Izen-emateko epea maiatzaren 11an bukatuko da. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko informazioa kontsultatu daiteke hemen.

SUNS EUROPEko Batzorde Artistikoak aukeratuko ditu artista parte hartzaileak. Hautaketa 2025eko ekainaren 15a baino lehen egingo da. Eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie ebazpena posta elektronikoz.

 



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Suns Europe 2025: deialdia irekita

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > Suns Europe 2025: deialdia irekita

Default content