2026.01.19

Beste erakundeak

VillaSoundBilbaoren 6. ediziorako deialdia zabalik

Gehio irakurri

Bilboko Udalak VillaSoundBilbao 2026 jaialdiaren deialdia zabaldu du. Jaialdi hori 16 eta 35 urte bitarteko artista eta talde berriei zuzenduta dago, eta musikaren panoraman haien garapena eta proiekzioa bultzatzea du helburu.

Epaimahai profesional batek 12 proposamen aukeratuko ditu apirilean Bilborocken egingo diren zuzeneko kontzertuetan parte hartzeko. Emanaldi horietatik abiatuta, lehiaketako sarien irabazleak aukeratuko dira.

Aukeratutako taldeek, gainera, lanbide-heziketako programa batean parte hartuko dute, eta horietako batek hiru kontzertuko bira egingo du ondoren.

Nork har dezake parte?

- Egungo edozein musika estilotako banda edo bakarlariak: rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka, egile-abestia edo fusioak.
- Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen presentzia eta euskarazko sorkuntzak.

Izena emateko epea eta modua

Izen-emateak otsailaren 17ra egongo dira zabalik eta webgune honen bidez egin beharko dira.

Formakuntza eta kontzertuak

- Hautatutako pertsonek prestakuntza-saio batean parte hartuko dute Bilborocken.
- Musika Bulegoak antolatutako formakuntza batek marketin eta komunikazio musikaleko estrategiak izango ditu ardatz.
- Kontzertu finalistak apirilaren 17, 18, 24 eta 25ean izango dira.
- Sari-banaketa maiatzaren 2an izango da.

Musika Bulegoa saria

Sortzen ari den talentua bultzatzeko, Musika Bulegoak sari berezi bat emango du:

- 1.000 €artista edo talde irabazlearentzat, kontzertu bat egiteko.
- 500 €kontzertua hartuko duen Musika Bulegoko bazkide-aretorako, produkzio- eta sustapen-gastuak ordaintzeko.

Aurreko edizioetako irabazleak

Giante (2018), Airu (2019), Orbel (2020), Martin de Marte (2021), Laguna Goons (2022), Marban (2023), S.A.D. (2024) eta Marmitako Trap Banda (2025).



Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

VillaSoundBilbaoren 6. ediziorako deialdia zabalik

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Deialdiak > VillaSoundBilbaoren 6. ediziorako deialdia zabalik

Default content