IZAKI GARDENAK, YELLOW BIG MACHINE ETA EXNOVIOS TALDEEK MONKEY WEEK JAIALDIAN PARTE HARTUKO DUTE ‘BASQUE MUSIC’ EGITASMOARI ESKER
COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER
“Basque Music” osatzen duten erakundeen (Euskal Herriko Musika Bulegoa, Etxepare Institutua eta Euskadiko Soinuak – Eusko Jaurlaritza) eta Monkey Week jaialdiaren arteko hitzarmenari esker, jaialdiaren aurtengo edizioan −Sevillan egingo da, lehen aldiz− beste hiru euskal taldek hainbat agerlekutan jarduteko aukera izango dute, urriaren 14an eta 15ean.
“Basque Music” izendapenaren babespean parte hartuko duten hiru taldeak Izaki Gardenak, Yellow Big Machine eta ExNovios dira, musika-estilo desberdinak dituzten etorkizun handiko hiru talde. Jarraian, beren musikari buruzko definizioak gehitu ditugu, sare sozialetako beren profiletan jarritakoak.
ExNovios: Beste talde batzuetatik gatozen Iruñeko lau lagun gara. Talde horiek −karatekas, los jambos, muy fellini edo almanaque zaragozano− rock-and-roll, garage edo pop pertsonalagoan oinarritzen ziren. Baina egun batean, pop klasikoenak gugan izan duen eraginetik abiatuz musika sortzen saiatzeko helburuarekin elkartzea erabaki genuen. Honako hauen eragina izan dugu: Ronettes edo Crystals taldeen riff-ak, Byrds taldeko Roger McGuinn-en hamabi haritako gitarrak, Beatles-en soinurik garratzenaren adibide den Tomorrow Never Knows abestia eta abar; hori guztia gure beste pasio bat alde batera utzi gabe, velvet underground drogatuena eta Spacemen 3 edo J. Spaceman, edo Sonic Boom-aren berraragiztatze oro.
Erronka izugarria zen, eta, jakina, emaitza entzunda, ez dugula lortu esan genezake, ez guztiz behintzat… BAINA GOGOKO DUGU.
Izaki Gardenak: Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenek bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu genituen, gerora Oihuka diskoetxeak argitaratutako “Itsasargiak” diskoan agertu zirenak.
2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ginen, “Amaieratik hasi” izeneko gure aurreneko lan luzea grabatzeko. Urte hartako urrian argitaratu zen diskoa.
2015ean “Aurri gara” lana argitaratu dugu, kritika bikainak jasoz.
Yellow Big Machine: Bilboren izaera industriala, euria eta profila ezin dira kristalezko dorre edo arkitektura ospetsuen atzean ezkutatu. Horregatik, underground horretatik, Yellow Big Machine sortu da mezu bat helarazteko helburuarekin, baina Beatles taldearen kasuan ez bezala, mezua ez da bakeari eta maitasunari buruzkoa, distortsioari, partxeei eta makil apurtuei buruzkoa baizik; gainera, riff-ak ezinezko melodia bokalekin nahasten dira.
Fugazik Pavement bortxatzen du, eta gure belarriek gustuko dute. Horrelako seme bat, gu errekrutatu eta guztiz liluratuta uzteko helburua duen Yellow Big Machine izeneko altzairuzko urpeko ontzi hori bat, Bilbokoa bakarrik izan zitekeen.
COMPARTIRPARTEKATUSHAREPARTAGER
También te puede interesarHauek ere interesatuko zaizkizuYou might be also interested inCela peut également vous intéresser
17/12/2024Internationalisation,Call for proposals,TodayOpen call for applications
Basque. Music. en BIME Bogotá 2025: abierta convocatoria para grupos y artistas de Euskal Herria
BASQUE.MUSIC., en colaboración con BIME, pone en marcha una convocatoria para que grupos o solistas de Euskal Herria puedan participar en la cuarta edición de BIME Bogotá, que se celebrará en la…
18/09/2024Internationalisation,MB Internationalization,Today
Euskal Herria suena fuerte en el Mercat de Vic
La música vasca brillará en la 36ª edición del Mercat de Música Viva de Vic, que comienza hoy y terminará el sábado 21 de septiembre. Lo hará, entre otras actividades, con los conciertos de los…
02/09/2024MB Internationalization,Internationalisation,Call for proposalsCall ended
Sesión pitch de BASQUE. MUSIC., en BIME Bilbao
Musika Bulegoa, bajo la marca BASQUE. MUSIC., organiza una sesión pitch dirigida a las y los profesionales de la música de Euskal Herria dentro de BIME Bilbao 2024, que se celebrará entre el 28 de…
03/07/2024Call for proposals,InternationalisationCall ended
Convocatoria abierta para participar en las sesiones Pitch que música Bulegoa organizará en el Mercat de Música Viva de Vic 2024
Musika Bulegoa, en colaboración con el Mercat de Música Viva de Vic, organizará una sesión de pitching dirigida a sus socias y socios en la 36 edición de esta feria internacional de música. Para…
04/06/2024Internationalisation
Isabel Urrutia representará a Euskal Herria en la ISCM 2024
A finales de junio volverá a celebrarse el festival ISCM World New Music Days que cada año organiza la Sociedad Internacional para la Música Contemporánea (ISCM). La ISCM, que en 2023 celebró el…