Kalitatezko formazio zein aholkularitza aditua eskaintzen ditugu gai berriak mahai gainean jarriz, sektorearentzat ezezagunak edo beharrezkoak diren ezagutzak elkarbanatuz, sektorea hobetzeko, hazteko eta indartzeko.
Euskal Herriko musika sektorea profesionalizatzeko eta talentua garatzeko formazio plana eskaintzen dugu. Formazio planak sektorean identifikatzen diren beharrei erantzuten die eta gaian adituak diren profesionalekin lankidetzan antolatzen da. Saio hauek webinar formatuan edo offline antolatzen dira.
Informazio eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen ditugu sektorearen gai desberdinen inguruan.
Informazio eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen dugu sektorearen gai desberdinen inguruan. Erreferentziazko erakunde gara musikaren alorrean laguntza behar duten edo zalantzak dituzten profesionalentzat. Behar desberdinen aurrean nola lagundu edo nora jo badakigulako. Sektoreko gako-eragileekin harremanetangaude, tokiko zein nazioarte mailan.
Musika sektorea sektore dinamikoa da eta egunera erronka da profesional askorentzat. Musika Bulegotik azken aldaketa eta berrien informazioa helarazten dugu, profesionalak etengabe eguneratuta egon daitezen.
Honez gain, sektorearen ordezkari gara. Erakundeen aurrean sektorearen ahotsa gara, sektorearen beharrak jakinarazten dituena, politika publikoetan eragiteko helburuarekin.