2016ko ‘Proiektu Poltsa’-rako deialdia
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoak aurten burutuko duen ekimen garrantzitsuenetako baten berri eman nahi dizue; ‘Proiektu Poltsa’: ‘Proiektu Poltsa’-k EHMBE elkartearentzat ikuspegi berri suposatzen du Euskal Herriko musikaren jarduera paraleloak babesteko orduan, babes hau berdefinitu eta hobetzeari begira. EHMBE-k Poltsa honetan bilduko diren proposamen batzuk kontratatzeko bere aurrekontu zati handi bat erabiliko du aurten. Beraz, deialdia arretaz irakurri eta proiektuak aurkezteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
EHMBE-Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bere helburuak betetze aldera, hainbat ekintza bultzatu eta babestu zituen iaz gure musika-jardueraren inguruko prestakuntzari, sentsibilizazioari eta sustapenari begira. Sektoreko eragileek berek antolatu zituzten ekintza horiek.
Musika Bulegoak jarduera gehiago sustatu eta ahalbidetu nahi ditu helburu horiekin, baina ‘Proiektu Poltsa’ izena eman diogun beste eredu baten bidez. Eredu berriari esker, jarduera-proposamenez osatutako katalogo iraunkorra eduki nahi du; horrela, proposamen horien egileekin kontratatuko ditu jarduerak, betiere Elkartearen helburuen, unean uneko planen eta baliabideen arabera.
Horretarako, eragile interesatuek Musika Bulegoari urtean zehar gauza daitezkeen proiektuak eta jarduerak proposatzeko bidea ireki nahi du Elkarteak deialdi honen bidez, direla unean uneko proiektuak, direla kanpaina edo ekitaldi jakin batzuen esparruan gauzatu beharrekoak. ‘Jarduera-ardatz’ hauen esparruan gauzatuko da hori guztia: 3.a.-Etengabeko Prestakuntza, 4.a.-Sentsibilizazioa eta 5.a.-Sustapena eta zabalkundea; eta Urteko Planaren “Euskal Herriko jarduerak” blokearen barruan ”.
Informazio guzti hau atxikitutako deialdian topatuko duzue, baita parte harzteko baldintzak eta erak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 20an zabalduko da, azken eguna ekainaren 20a izango delarik (hau barne). Zuen ideiak aurkezteko animatu nahi zaituztegu.
Hemen duzue deialdia eta ‘Proiektu Poltsa’-n zuen ideiak edo proiektuak aurkezteko bete beharreko eskaera fitxa.
Edozein zalantza argitzeko edota zuen proposamenak helarazteko idatzi helbide honetara: idazkaritza@test.nuco.es
Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…