2022ko Jarduera Poltsaren deialdia ireki da

Partekatu

Musika Bulegoak 2022ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea urtarrilak 17an ireki du. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da Jarduera Poltsaren helburua.

Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen honetara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute eta Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira.

Proposamenak myriam@test.nuco.es helbide elektronikora bidali daitezke otsailaren 11ra arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.

Musika Bulegoak prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorreko jarduerak sustatu ditu sortu zenetik, hainbat lankidetza-motaren bidez. Azken lau urteotan, laurogeita hamar proposamen inguru garatu dira esparru horren barruan.

Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:

Deialdia

Proposamenak egiteko fitxa

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU