Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban

Partekatu

Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak.

Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza espezializatua jasotzen dute ekoizpen teknikoan, komunikazioan, jabetza intelektualean edo sustapenean, besteak beste. Aukeratutako artistak Julen (Gipuzkoa), Ithaka (Gipuzkoa), Nko (Bizkaia), Lova Lois (Bizkaia), Sofia V (Bizkaia) eta Marban (Bizkaia) izan dira.

Prestakuntza eta akonpainamendu aldiaren ondoren, parte hartuko duten sei taldeetako bat hurrengo faserako aukeratuko dute, VSB TOUR birarako, hain zuzen ere. Bira horrek 4 kontzertu eskainiko ditu Estatuko hiri banatan, 2023ko azken hiruhilekoan.

Mentoring fasera pasatzeaz gain, VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu jaialdiaren lehen fasean parte hartu duten 12 taldeen artean, horien artean, Musika Bulegoa saria, zeinaren bidez Marban talde irabazleak kontzertu bat eskainiko duen Kultura Liveko areto bazkide batean.

Marban Post-punk talde bat da, eta “Magna Moralia” (autoproduzitua, 2020) lanean oinarritzen ditu bere zutabeak. Bertan, garai klasikoko narratiba eta gizarte-atsekabea uztartzen dituzte. Bere soinu iluna mantu gotiko txiki baten azpian garatu ondoren, Marbanek orain izaera introspektiboagoarekin begiratzen dio nostalgiari eta minari, baina baita onarpenari eta itxaropenari ere. “Nahiago nuke bere besoetan hilko banintz”, Izeneko abestia da taldearen azken lana.

 

Banatutako beste sari batzuk:

Aste Nagusia Saria: emanaldi bat hurrengo Aste Nagusian, tokiko rockari eskainitako agertokiaren barruan (Bizkaiko taldeentzat bakarrik): Calathea.

Bilborock Saria: 100 ordu Bilborockeko lokaletan (Bizkaiko talde/bakarlarientzat bakarrik): Hxdesz.

Last Tour saria: Last Tourrek antolatutako ekitaldi/jaialdi batean emanaldia eskaintzeko aukera: Entropia.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU