2022ko Musikaren Urtekaria
Partekatu
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du argitalpen honek. Era berean, begirada anitz eta osagarriak bilatu eta musikaren alorreko eragile ezberdinei ahotsa emateko helburua du.
2022 urteak zenbait ekarpen on ekarri dizkigu euskal musika sektorearentzat. Alde batetik, pandemia globala lasaitu izanak, berriz ere publikoaren gertutasuna sentiarazteko aukera eman digu; bestetik, hainbat urte itxaroten ari ginen Artistaren Estatutuari emandako bultzadak musikari eta teknikariei lasaitasun pixkat eman die, nahiz eta argi daukagun zentzu honetan lanean jarraitu behar dugula egoera hobeago bat lortu arte. Esperientzia guzti hauek Musika Bulegoari hausnarketa sakona egiten lagundu diote eta gertatutakotik ikasgai garrantzitsuak atera ditugu; aurtengo Urtekaria ikasketa horietako askoren isla dela uste dugu.
Urtekari honen orrialdeek askotariko gaiak ukitzen dituzten artikuluak biltzen dituzte. Hala nola, pandemia osteko irekiera, Euskal musikaren nazioartekotzea, abestien esanahiak, jaialdiak, zuzeneko musika, Artistaren Estatutua, buru-osasuna, tendentzia berriak, LGTBIQ+ musikaren industrian, etab. Guzti hauek, Musika Bulegoarentzat 2022a izan zenaren mosaikoa osatzen dute.
Kolaboratzaileak
-Almudena Heredero
-Aiora Marigil
-Jon Bagüés
-Marina Landa
-Ruth Manzano
-Raquel Andueza
-Amalur Artola
-Myriam Miranda
-Arkaitz Villar
-María José Cano
-Rosana Corbacho
-Iker Bárbara
-Guillermo Lauzurika
-Mikel Zumeta
-Pernan Goñi
-Mikel Chamizo
-Amaia Ereñaga
-Harri X. Fernández
2022ko urtekaria doan deskarga dezakezu hurrengo irudian klik eginez. Musika Bulegoko bazkide bazara, kopia bat jasoko duzu zure etxean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
Europako Musika Mugikortasuna Finantzatzeko Gida argitaratu du On The Move erakundeak
On The Move erakundeak Europan oinarritutako Musika Mugikortasuna Finantzatzeko Gida sortu du. Bertan, Europako herrialdeetatik edo herrialdeetara bidaiatzen duten musika-artisten (egileak,…