2023ko Jarduera Poltsaren deialdia zabalik

Partekatu

Musika Bulegoak 2023ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki du. Egitasmo honen helburua Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da.

Deialdi honetara elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Jarduerak, beti ere, Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira. Hautatutako proiektuek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute.

Proposamenak olatz@test.nuco.es helbide elektronikora bidali beharko dira martxoaren 16ra arte (barne), eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.

Musika Bulegoak, hausnarketa estrategikoaren testuinguruan, 2030 Agendan ezarritako helburuak lantzen dihardu. Honen ondorioz, elkarteak kudeatzen dituen proiektuetan GJH-ak sustatzea EHMBE-ren xede bihurtu da.

 

Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:

– Deialdia

– Proposamenak egiteko fitxa

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU