2023ko Jarduera Poltsaren deialdia zabalik
Partekatu
Musika Bulegoak 2023ko Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea ireki du. Egitasmo honen helburua Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da.
Deialdi honetara elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Jarduerak, beti ere, Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira. Hautatutako proiektuek Musika Bulegoaren laguntza ekonomikoa izango dute.
Proposamenak olatz@test.nuco.es helbide elektronikora bidali beharko dira martxoaren 16ra arte (barne), eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.
Musika Bulegoak, hausnarketa estrategikoaren testuinguruan, 2030 Agendan ezarritako helburuak lantzen dihardu. Honen ondorioz, elkarteak kudeatzen dituen proiektuetan GJH-ak sustatzea EHMBE-ren xede bihurtu da.
Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:
– Deialdia
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
2024/07/01Sorkuntzan,DeialdiaDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
2024/06/04Deialdia,BerriakDeialdia abian da
Eurosonic jaialdiaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da…
2024/05/21Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako…