Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2023 azokan

Partekatu

Urriaren 25etik 27ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamaikagarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna jauregiak hartuko du nazioarteko musikaren kongresua.

Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markaren babesean antolatuko dira.

BIMEk irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena. Horretaz gain honako programazioa antolatu dugu Musika Bulegotik:

URRIAK 25 ASTEAZKENA

10:00etan, BASQUE. MUSIC. eta CHILEMÚSICA topaketa gosaria 5H aretoan. Topaketa honi esker Euskal Herriko eta Chileko musikaren profesionalak biltzeko networking gosari bat antolatuko dugu. Bi herrialdeetako profesionalek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Arratsaldean 15:15etan Speedmeeting aretoan Euskal Herriko eta Kolonbiako delegaritzaren arteko topaketa bat antolatuko dugu BIME Bogotan hasitako lan talde bilerari jarraipena emateko. Topaketa honen helburua etorkizunean Euskal Herriko eta Kolonbiako musikaren profesionalen arteko elkarlanak sustatzea da. Bertan parte hartzeko bete galdetegi hau.

URRIAK 26 OSTEGUNA

Goizeko 10etan, MIE Elkartearekin elkarlanean, ‘Pizgarri fiskalak: musikaren industriarentzat aukera berriak’ topaketa antolatuko dugu. 5H aretoan ospatuko den ekitaldian 2023an Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu dituen pizgarri fiskalek eskaintzen dituzten aukera berriak izango ditugu ardatz. Inbertsoreek zuzeneko musikaren ekoizpeneko gastuak erosi eta horren ondorioz onura fiskalak izateak ate berri bat ireki dio zuzeneko musikari. Baina non daude inbertsore hauek? Nola saldu dezaket nire ekoizpenen gastua? Nola kudeatu behar dut tramitazio guztia? Galdera hauek erantzuteko Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailaren, Elkargiren eta Incentivaren parte hartzea izango dugu. Saioa amaitzeko networking gosaria antolatuko dugu.

Euskal Herriko enpresa, profesional eta musikariei zuzendutako ekitaldi pribatu honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Informazio gehiago hemen.

Programa:

10:00etan ongi etorria

10:02 Bizkaiko Foru Aldundiari elkarrizketa

10:22 Elkargi eta Incentiva mahai-ingurua

10:42 Networking kafea

Aldi berean, eta PRO 3 aretoan (0C aretoa) Live DMAk, BIMErekin, Kultura Live-ekin eta Musika Bulegoarekin elkarlanean, bi panel antolatuko ditugu:

10: 00etan, PRO 3 aretoan (0C aretoa) Zuzeneko musika eta jasangarritasuna Europan: ekintza eta aukerak!

Topaketa honetan Audrey Guerrek (Live DMA) eta Erica Romerok (Rockanrolla producciones) parte hartuko dute eta Arkaitz Villar (Musika Bulegoa, Kultura Live) izango da moderatzailea.

10: 55etan eta aretoa beren, Zuzeneko musika eta bizilagunen kexak: zer irtenbide?

Audrey Guerrek (Live DMA) gidatuko duen mahai-inguru honetan Elda Gómez (ACCES) eta Lluis Torrents (Razzmatazz, ASSAC) arituko dira eta AGI SON elkartearen lana erakutsiko da.

Bi panelei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen.

BIME LIVEren programazioaren baitan, eta BASQUE. MUSIC-en babesarekin, NHIL, STR eta DIVORCE FROM NEW YORK taldeen showcase-a izango da 19:40etatik aurrera Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

URRIAK 27 OSTIRALA

BIME PROren azken jardunaldian, 11: 50etan PRO 3 aretoan (0C aretoa), ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko dugu Musikari elkartearekin elkarlanean. Marina Landa ikertzaile, musikari eta kultur kudeatzaileak gidatuko duen solasaldian Guillem Arnedok (Unión de Músicos) eta Manuel López-ek (Sympathy for the Lawyer) parte hartuko dute.

URRIAK 28 LARUNBATA

Musika Bulegoak BIMEren hamaikagarren edizioa STEREROROCKS x BIME proiektua babestuz agurtuko du. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko helburua duen proiektu honen bigarrez edizioa izango da hau. Pasa den irailean deialdia zabaldu ondoren, antolakuntzak Celia CarreraHugo eta Paul Larrozea artistak huatatu ditu. Artistek larunbat goizaldean, 01:00etan  Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan egingo den Stereorocks jaian parte hartuko dute.

Informazio gehiago esteka honetan.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU