DA Pro! V. topaketarako deialdia
Partekatu
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan.
Eguna eta lekua:
58. Durangoko Azokan, azaroaren 29an, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian (Landako, 4).
Ekimenaren helburuak:
- Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
- Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.
- Ekimen honen xedea hautatutako talde eta artistei Amorebieta-Etxano Udalak antolatutako MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko aukera eskaintzea da.
Topaketaren formatua:
Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set sinple bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…
Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.
Aurkezpenak euskaraz egingo dira.
Nori zuzendua:
Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.
Aukeratzeko irizpideak:
Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.
- Euskarazko proiektua izatea
- Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai)
- Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea
MusikaGaz Fest 2024:
Haien lanak DA! Pro jaialdian aurkezten dituzten talde eta artista gazteak MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko hautatuak izateko aukera dute. Ekimen hau posible da Amorebieta-Etxano Udalaren, Gerediaga Elkartearen eta Musika Bulegoaren arteko lankidetzari esker.
Jaialdia 2024ko urtarrilaren 27an izango da Zornotzako hainbat agertokitan, eta DA PRO jaialdian parte hartzen duten artista hautatuek kartela osatuko dute, topaketan aurkeztutako katxea errespetatuz.
MusikaGaz Festen parte hartzeko hautatuak izateko, musikariek edo sortzaileek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte bakarlari izanez gero, edo taldearen % 80k adin hori gainditzen ez duten pertsonek osatu beharko dute.
Iaz, jaialdiaren antolakuntzak topaketan aurkeztutako 12 proposamenetatik sei programatu zituen.
Epeak
Urriaren 31ko 14:00ak arte egongo da zabalik izena emateko epea. Bai musikariek bai programatzaileek esteka honen bidez eman beharko dute izena.
Zalantzak eta informazio gehiago: ruth@musikabulegoa.eus
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28MB Sorkuntzan,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…